XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko-abendaren elez Iurreta Aspaldian egualdi zatarrak egiten dauz, batian euki berua, bestian txingor ta edurra; onan jarraitzen ba'dau galdu biar dabe urtengo goi-igaliok.

Erri onetan amarreko aldra bat batu da Euzkel-Laguntzarako, Onaindia'tar Ander buru dala.

Or Arriandiaga aldian be uste dogu beste aldra bat batu zeinkiala; ia ba mutillak, ez egon beti lo, egin agur bat euzkerien alde.

Erri onetako Udalak bitxabalian egon diran tximistargi gustiak kendu ditu.

Tamal andia artu dogu, baña entzun dodanez beste gauza batzuk egiteko ustia daukala errien onerako. Tira ba.

Oromiño'ko auzunan imiñi dau ikastolia Zugaza-artaza'tar Silbestere maistriak.

Bai-eguan biarra, ordu ta erdien juan biar ixateben len ikastolara ta.

Ametzola basuan dago ikatza egiteko mukur-txondor bat, larogei burdi-ikatz atarako ditula diñoe.

Laster da merkatu ointxe ikatz ori.

Kirikiño, kukuaren abestirik eztot entzun; emen nabil zakela txindiz beterik.

Ikusi egin dot kukue, ta bera galanta, baña ezeban abestu. Mauma. Jorralla 9.